XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bideoa erostea

Bideoa erosterakoan segidako arazoak erabaki behar dira: Zein bideo grabadore? Zein sistema? Zein arau?.

ZEIN BIDEO GRABADORE?

Bideo grabadoreen eta emaileen aukera, etengabe ari da hazten eta aldatzen.

Zenbait puntu izan behar dira kontuan, batzu eskolak bideo grabadoreez egiten duen erabilpen orokorrari dagozkionak eta, beste batzu hizkuntz irakaskuntzari eta ikaskuntz premiei bereziki dagozkienak.

- Kontuz aparailuekin; zenbat eta konplexuago (eta garestiago) izan, hainbat eta errazago hondatzen dira.

Sarritan sinpleena da onena.

- Segurtasuna eta gogortasuna bilatu, azken diseinua edo baliabide gehigarriak baino.

- Segurta ezazu zure bideoak konpatibleak direla, arauen aldetik ezezik (ikus aurrerago), baita kableen aldetik ere.

Ez da gauza amorragarriagorik bost bideo eduki eta bost konektatzaile desberdin izatea baino.

- Funtsean, bi bide daude seinale bat zabaltzeko: R. F. ala bideo.

Bideo delakoa hobetzat jo liteke, askoz seinale fidagarriagoa da eta gehienetan irudiak eta soinua zabaltzeko kable bana du, eta honek soinurik gabeko edo soinu hutsezko zenbait iharduera interesgarri ahalbideratzen ditu.

R. F. etxeko telebistetako zabalkunde sistemari ematen zaion izena da, eta konexioa antenatik etxeko telebistara datorrena bezalako kable bakar batez egiten da.

Bideo seinalezko konexioz hornitutako emaile eta monitoreak erabiltzearen beste abantail bat hauxe da, stop sakatzerakoan ez dela sortzen interferentzi zaratarik bat-batean bolumena jaso delako (R. F.rekin, ordea, halaxe gertatzen da).

- Hizkuntz irakasleek bestek baino gehiago erabili beharra dute irudi geldia, beraz garrantzizkoa da bideo emailea irmo finkatu, zinta ez hondatu eta zaratarik gabeko irudi garbia emango duena izatea.